Aurkezpena

 

 

30 URTETIK GORA HEZITZEN ETA FORMAKUNTZA ESKEINTZEN

 

Murgia institua 1978tik ari da hezkuntza lanetan murgilduta. Aurreko mendearen 80ko eta 90eko hamarkadetan Nekazal arloko Lanbide Heziketako zentroa zenak, 1997tik aurrera Nekazaritza eta Abeltzaintza arloko Heziketa-zikloak jarri zituen martxan. 2003-2004 ikasturtean lorturiko ISO 9001-2000 egiaztapena dugu, hain zuzen ere, eskaintzen den prestakuntza-kalitatearen adierazgarri.

 

2006-2007 ikasturtean, Koartango, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako udalerriek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza abian jartzeko egindako eskaerari erantzun nahian, DBH etapari eman zitzaion hasiera eta 2010ean lortu zuten titulua lehen promoziokoek.

 

Gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaz gain, erdi eta goi-mailako Heziketa-zikloak ere eskaintzen ditugu Ingurumen eta Baso Nekazaritza arloetan.