Azpiegitura eta zerbitzuak

Eraikin nagusia
Bertan daude idazkaritzaren bulego nagusiak, irakasleen bulegoak, sailak, jantokia, liburutegia, informatikako gela, laborategia eta eskolak emateko ikasgelak.
 
Edificio central
 
Tailerren gunea
Bertan daude baso-tailerra, mekanizazio-tailerra eta iturgintzako eta elektrizitateko tailerra. 
 
Talleres
 
Pabiloia
Bertan daude makina astun eta erdi-astunak, eskola praktikoetan maiz erabiltzen direnak.
 
Talleres
 
 
 
 
Jantokia
Eskolako jantoki-zerbitzua ikasturte osoan egunero dago abian, iraileko eta ekaineko hilabeteetan izan ezik. Jantoki-zerbitzua eskuarki erabiltzeko asmoa duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute matrikula-orrian.

Bestalde, jantokia noizean behin erabili nahi duenak, berriz, arduradunari behar besteko aurrerapenarekin eman beharko dio asmo horren berri.
 
Jangela
 
Garraioa
DBHko ikasleak, gure eragin-eremuko Lehen Hezkuntzako Zentroetatik datozenak eta gure hezkuntza-zentrotik 2 km-ra baino urrutiago bizi direnak, eskolako garraio-zerbitzua edo dagozkien banakako diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dute. Ikasturtea abiatu aurretik, banan-banan emango zaizkie jakitera garraio-zerbitzuaren geltokiak, ordutegiak, garraio-enpresak etab.