Aurkezpena

Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutua 1978/1979 ikasturtean abiatu zen, eta, gaur egun Nekazaritza Familia delakoaren barruan ikasketak ematen dituen Hezkuntza Saileko Zentro bakarra da.

Gure kudeaketa-sistemak Kalitatea du helburu nagusi, eta, ildo horretatik, Murgia BHI, 2001ean, ISO 9002:94 ziurtagiria lortu zuen hezkuntza-zentroetan lehenetariko bat izan zen. Gerora, ISO 9001:2000 araura egokitu dugu gure kudeaketa-sistema, eta 2004an lortu genuen ziurtagiria.

2000. urtetik aurrera, Europako EFQM ereduaren araberako Bikaintasunaren ziurtagiria lortzeko bidea jorratzen ari gara, eta, horrekin batera, 2006an “5 S-en” metodologia lantzen hasi ginen.

2006/2007 ikasturtean, gainera, lehenengoz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ematen hasi gara, eta, horri esker zabaldu egin da Murgiako BHIren irakaskuntza-eskaintza; hala, bada, honako arlo hauek barne hartzen ditu:

  • Goi Mailako Heziketa Zikloa: Basoa eta Natura Ingurunearen Kudeaketa (A eredua).
  • Erdi Mailako Heziketa Zikloa: Basoa eta inguru naturala mantentzeko lanak (A eredua).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (D eta B ereduak).